
Astelehena, ekainaren 25an, 10.00etan, Ignacio María Barriola Zentroaren entzunareroan, Geodesia eta Geofisikako VII. Biltzar Hispano-Portugaldarraren aurkezpen-ekitaldia izango da. Jarduera Comisión Española de Geodesia y Geofísica (CEGG), Sección Portuguesa de Uniones Internacionales Astronómica, Geodésica y Geofísica (SPUIAGG) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, UPV/EHUren laguntzaz, antolatu dute.
Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:
Juan Carlos Alduntzin, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua
Juan Carlos Izagirre, Donostiako alkatea
Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
Francisco Etxeberria, ARANZADI Zientzia Elkarteko lehendakaria
Miguel Miranda, Instituto Portugués del Mar y de la Atmósfera-ko zuzendaria
Amador Elena, Institutu Geografiko Nazionalaren zuzendari nagusia
Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta larrialdien Aurregite zerbitzuen zuzendaria
Geodesia eta Geofisikako VII. Biltzar Hispano-Portugaldarra ekainaren 28rarte iraungo du eta bertan ikerketa-foro bat finkatu da hainbat arlotan: Geodesian, Sismologian, Meteorologian, Hidrologian eta Ozeanografian, besteak beste.
Biltzarrean jorratuko diren gaien artean Lorca-ko (Murtzia) lurrikararen nondik norakoei buruz hitz egingo da, bereziki hiritarren segurtasuna bermatzeko jokabideei buruz eta geologikoki egon diren aldaketei buruz, hain zuzen ere. bolcanologiaren arloan ordea 2011 urtean El Hierron (Kanaria Uharteak) gertatutako krisi sismo-bolkanikoaren behaketa prozesuaz hitz egingo da.
Guy Wöppelmann ozeanografoaren hitzaldia
Honez gain, Jarduera honen baitan, astelehenean, ekainaren 25an, 19.00etan, Donostiako Aquariumean, Guy Wöppelman ozeanografo ospetsuak 'Geodetic contributions to long-term sea level trend studies' izeneko hitzaldia eskainiko du.
Guy Wöppelmann La Rochelle Unibertsitateko irakaslea da. 2004tik aurrera Itsasoaren itsas mailaren behaketarako munduko programaren kidea da (GLOSS, UNESCO); 2007tik aurrera, 'Mean sea level and tides' komisioko kidea ere, Ozeanoko Zientzia Fisikoen Elkarte Internazionalan (AISPO/IAPSO); eta baita 2008 eta 2011 urte bitartean, 'Regional Dense Velocities' lantaldearen kidea izan da ere, Geodesiako Elkarte Internazionalan (AIG/IAG).
Wöppelmannen lana Geodesia Espazialaren bidez (GPS) kostaldeko mareografoetan ematen diren lur mugimendu bertikalen aldaera erlatibo eta absolutuen interpretazioan oinarritzen da. Gainera, antzinean itsasoan erregistratutako gorabeheren neurketak preserbatzeko ahaleginak egin ditu, klima-aldekatarekin zerikusi zuzena baitute. Wöppelmannek ikerketak testuinguru internazionalean egiten ditu eta kolaborazio estua mantentzen du GLOSS erakundearekin eta frantziar SONEL erakundearekin ere.
Hasierako eguna 2012/06/25
Amaiera eguna 2012/06/25