UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Gipuzkoako Campusa
Hitzaldia: 'Higgs eta zientziaren arima'

Astelehenean, uztailaren 23an, 19:30ean, Donostiako Andia kaleko Kutxa Ekitaldi Aretoan, Euskampus Fundazioak, CIC Nanogune eta DIPCrekin batera,  bi hitzaldi antolatu ditu. Hitzaldien gaia da CERNek arestian aurkitutako partikula, Higgsen bosoia izan daitekeena. Bosoi hau existitzea beharrezkoa da oinarrizko partikulen mundua deskribatzen duen eredu estandarra kontsistentea dela berresteko.
 
Hizlaria Bartzelonako Unibertsitateko Fisika Teorikoko katedradun Jose Ignacio Latorre da. Latorre Benasqueko Zientzia Guneko Pedro Pascual zuzendari kudeatzailea ere da.

 

Sarrera librea da dauden eserlekuak bete arte.

 

*Bigarren saio bat ere egongo da, uztailak 24ean, 19:30tan, EHUko Bizkaia Aretoan, Abandoibarra, Bilbo.
 


Informazio gehiago: http://euskampus.ehu.es/events/hitzaldia-higgs-eta-zientzia-arima/?lang=eu eta info@euskampus.eu

 

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/07/23

Amaiera eguna 2012/07/23


Azken eguneratzea: 2012/07/20