

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ibaeta aldean aparkaleku hauek daude:
Unibertsitatearen aparkalekuak direla eta, honela erabili ahal izango dituzte unibertsitateko kideek:
Gipuzkoako Campuseko ikasleek bi toki dituzte doan aparkatzeko. Horietan sartzeko, txartelen irakurgailura hurbildu behar da unibertsitateko txartela.
Gipuzkoako Campuseko IIP (Irakasleak eta Ikertzaileak) eta AZPko langileek Campuseko eraikin batzuetan dauden lur azpiko aparkalekuetan utz dezakete ibilgailua, horretarako beharrezkoa den baimena behin eskuratuta. Lur azpiko aparkalekuak hurrengo eraikinetan daude: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean-Psikologia Fakultatean, Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Ignacio Mª Barriola Zentroan eta Carlos Santamaria Zentroan.
Gaur egun tokia daukan aparkaleku bakarra Carlos Santamaria Zentro-koa da. Eskaera egin nahi baduzu, irakurri arretaz prozeduraren oinarriak eta bete eskaera orria.
Bi baimen mota daude Carlos Santamaria Zentroko aparkalekurako, interesdunak UPV/EHUrekin daukan loturaren arabera: baimen luzeak eta urteko baimenak. Interesdunak Gipuzkoako Campuseko Ibaeta aldean lan egin behar du.
Urteko baimena daukatenek (irailaren 30era artekoa) urtero egin behar dute eskaera. 2012ko irailaren 30era arte emandako baimenak berritzeko epea irekita dago, hau da, 2012-10-01/2013-09-30 aldiko baimena eskatzekoa.
Ibilgailua TAO gunean aparkatzeko aukera eskaintzen die Donostiako Udalak UPV/EHUko langile eta ikasleei, ordu mugarik gabe egun beraren barruan eta tasa txikiagoa ordainduta. Horretarako, TAO arrunta ordaintzeko irakurgailutik pasatu behar da unibertsitateko txartela.
Bestalde, unibertsitateko edozein kidek aparka dezake 'okupazio handiko ibilgailuetarako' prestatuta dauden tokietan. Toki horietan aparkatu ahal izateko, gutxienez bi lagunek erabili behar dute ibilgailua eta unibertsitateko bi txartel pasatu behar dira TAO arrunta ordaintzeko irakurgailutik.
IKUSI APARKALEKUEN MAPA
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak AUTOMOBILA PARTEKATZEKO ekimen bat jarri du abian mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko asmoz.