UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Gipuzkoako Campusa
IGNACIO MARÍA BARRIOLA ZENTROA

Ignacio María Barriola eraikina

Ignacio Mª Barriola Zentroa
Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza, 1
20018 Donostia

Tfnoa.: 943-018156 (atezaintza)
Faxa:  943-018140
         943-018143 (Akademia Antolakuntzaren informazioa)

Kokapena (Google maps)

ESPAZIOAK ERABILTZEKO ARAUTEGIAK

 

 

 

Ignacio Mª Barriola Zentroaren egitaraua Egitaraua

 

Zentroari izena  Ignacio María BARRIOLA IRIGOYEN jaunarengandik datorkio, UPV/EHUko urrezko domina eman zioten gizonarengandik alegia.

Zerbitzu hauek emateko eraiki zen:

  • Gelak (gelategia), Ibaetako unibertsitateguneko ikastegiek erabiltzeko
  • Auditorioa
  • Campuseko zerbitzu orokorrak
  • Campuseko informatika gela orokorra.
  • Kafetegi eta jangela nagusia, Ibaetako unibertsitategunerako.

 

Gelak

Zentroak 32 gela ditu hiru solairutan banatuta. Guztira 2636 plaza ditu.

-Lehenengo solairuan 6 gela daude 72 plazakoak (B motakoak) eta 3 gela 150 plazakoak (A motakoak).

-Bigarren solairuan 8 gela daude 112 plazakoak (A motakoak).

-Hirugarren solairuan 15 gela daude 66 plazakoak (B motakoak).

 

Auditorioa

350 pertsonentzako sala bat dago, ekitaldi akademikoak eta kultura hedakuntzako ekitaldiak egiteko moduko azpiegiturarekin eta ekipamenduarekin. Datuen unibertsitate sarearen bidez bideo hitzaldiak egiteko moduko ekipamenduak ere badaude.

 

Campuseko zerbitzu orokorrak

Zerbitzu hauek daude:

 

Campuseko Informatika Gela

http://www.tic.ehu.es/p265-shintrct/eu/contenidos/manual/intrehutic_gip_aulas_reglament/eu_reglamen/gip_aulas_reglamento.html

Gelan daude PC motako 44 ordenagailu, 4 inprimagailu eta 2 eskaner, Unibertsitateko ikasleek eta langileek autozerbitzuan erabili ahal izateko.

 

Bideokonferentzia Zerbitzua

http://www.tic.ehu.es/p265-shintrct/eu/contenidos/informacion/tic_videoconferencia/eu_videocon/videoconferencia.html

 

Unibertsitateko kafetegia eta jangela

Kafetegi eta jangela instalazio modernoak eta bikainak daude, self-service erregimenean. 300 pertsona ingururentzako lekua dago esertzeko.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/03/14