UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Gipuzkoako Campusa
JOXE MARI KORTA I+G+b ZENTROA

English versionCentro Joxe Maria Korta

 

 

- Sarrera

- Kudeaketa organoak

- Arautegia

- Ikerketa Taldeak

- Zerbitzuak

- Informazio praktikoa

 

 

 

 

Joxe Mari Korta Zentroaren egitaraua Egitaraua

 

Sarrera

Joxe Mari Korta izeneko Zentroa, euskal enpresariaren omenez, I+G+b zentro bat da.

Eraikina Alfredo Freixedo Alamparte, Pedro Dieguez, Marta Rodríguez eta Joaquín López arkitektoek diseinatu zuten eta Igara errekastoarekiko paralelo doan gunean dago. 6.000 metro karratu inguruko azalera erabilgarria du, sei solairutan banatuak.

Campusa garatzeko erakundeen arteko protokoloaren babesean eraiki zen, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta UPV/EHUk sinatutako protokoloaren babesean.

Joxe Mari Korta zentroa erreferentzia puntu bat da enpresentzat ikerketa aplikatuaren eta teknologia transferentziaren arloan. Eta gizarte aurreratu batek eskatzen duenari erantzuten du.

 

Kudeaketa organoak

  • Zentroko Zuzendaria: Agustin Erkizia Olaizola
  • Zentroko Kontseilu Exekutiboa
    • Kideak:
      • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
      •  Kontseiluburua izango da eta kalitatezko botoa izango du.
      • Ikerketa errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona. 
      • Gipuzkoako campuseko gerenteordea.
      • Zentroko zuzendaria. 
      • Bi ikertzaile, UPV/EHUren irakaskuntza eta ikerkuntzako pertsonalaren plantilakoak eta zentroan dauden ikertzaile taldeen ordezkariak. Hiru urteko agintaldia izango dute.
      • Gipuzkoako Campuseko idazkaria, idazkari lanetan jardungo duena, ahotsarekin baina botorik gabe.
  • Zentroko Batzorde Zientifikoa:
    • Kideak:
      • Zentroko jarduerekin zerikusia duten arlo zientifiko eta enpresarialetako pertsona ospetsuak, kopuruz mugatu gabe. Horiek aukeratzerakoan, hortaz, duten ospea eta profesionaltasun maila hartuko dira kontuan eta ez duten ordezkaritza instituzionala. Azpibatzordeak antola daitezke, kasu bakoitzean baloratzen diren zientzia arloen arabera.

Joxe Mari Korta Zentroko arautegia (PDF, 162 Kb)

 

Ikerketa Taldeak

  • Kimika Bioorganikoko eta Modelizazio Molekularreko laborategia, arduraduna: Fernando Cossío jauna, Kimika Organikoko katedraduna.
  • Kimika Bioorganikoko eta Biokonjugatuetako Unitatea, arduraduna: Claudio Palomo jauna, Kimika Organikoko katedraduna.
  • European Theoretical Spectroscopy Facility (ETSF), arduraduna: Angel Rubio, Materia Kondentsatuko Fisikako katedraduna.
  • Sánchez-Mazas Katedra, koordinatzailea: Andoni Ibarra jauna.
  • Material Polimerikoen Unibertsitate Institutua (POLYMAT), arduraduna: Joxe Ramón Leiza, Kimika Aplikatua.
  • Informatikako IXA Taldea, arduraduna: Arantza Díaz de Ilarraza andrea, Lengoaia eta Sistema Informatikoak.

Zerbitzuak

  • Spin-off, oinarri teknologikoa duten enpresen inkubadorea edo mintegia.
  • Aula Bic-Entreprenarigunea, enpresa ekintzaileen eta ekimenen topalekua, enpresak sortzeko jarduerak sorrarazteko, Entreprenari programaren barruan. Programa hori Unibertsitateak garatzen du, Bic Gipuzkoa Berrilan-ekin batera, Gipuzkoako Campusean.
  • Zerbitzu zientifiko-teknologiko orokorrak (SGIker), Zerbitzu horiek azpiegitura handia dute eta pertsonal oso kualifikatua Materialen arloan (X izpien unitatea, RMN, Mikroskopia), Makrokondukta-Mesoegitura-Nanoegituraren arloan eta Ikerketari Aplikatutako Informatika Zerbitzua.
  • Irakaskuntzako, Ikerketako eta Sareko Zentroa (CIDIR)

Informazio praktikoa

Joxe Mari Korta zentroa
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Tolosa etorbidea, 72
20018 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943-015945
Faxa: 943-015959
e-mail: korta.atezaina@ehu.es

Kokapen planoa (PDF, 142 Kb)

Nola iritsi (PDF, 589 Kb)


 

Azken eguneratzea: 2013/05/09