
UPV/EHUko IKASLEEN BORONDATEZKO PRAKTIKAK KANPOKO ENPRESA ETA ERAKUNDEETAN
UPV/EHUko ikasleen borondatezko praktikak edo hezkuntza lankidetza programak 2012ko urriaren 16an Akademia antolakuntzako errektoreordearen Erabakiaren bidez arautzen dira (2012ko azaroaren 12an EHAAn argitaratua, 218 zk.). Eranskinak. Programa edo praktika hauek, euren izenak dioen bezala, borondatezkoak dira, hau da, ikasleak bere titulazioa lortzeko ez dira nahita ezkoak eta euren kudeaketa zuzenean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxetik eramaten da.
UPV/EHUko ikastetxe bakoitzean praktiketako arduradun bat dago, eta gehienetan zuzendaritza-taldeko kide izan ohi da, zenbaitetan beste teknikari edo AZPko langile bat izan badaiteke ere.
UPV/EHUk PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoa dauka programa hauen kudeaketa ONLINE egin ahal izateko. Duela gutxi aplikazio hori GAUR sisteman integratu du.
Borondatezko praktikak ONLINE moduan kudeatzen dituzten ikastetxeen zerrenda
UPV/EHUko ikastetxe gehienetan praktikak ONLINE kudeatzen badituzte ere, badira bide hori jarraitzen ez dutenak, eta kasu horietan praktiken kudeaketa zuzenean ikastetxeko praktiketako arduradunak egiten du.
Informazio gehigarria
Beste praktiketako programak
LANBIDERATZEA
UPV/EHU bere titulatuen lanbideratzeaz arduratzen da, eta horren adibide dira eremu horretan egindako hainbat ekintza eta egitasmo, enpleguaren inguruan informazioa ematen duten bulegoak (enpleguguneak), LANBILA aplikazio informatikoa, ikastetxeetako lan-poltsak, UPV/EHUren Enplegu Atari berria.
Ikastetxe bakoitzak bere lan-poltsa bere erara kudeatzen du, eta kudeaketa hori zuzendaritza-taldeko norbaitek egin ohi du. UPV/EHUk badu aplikazio informatiko bat, LANBILA izenekoa hain zuzen ere, ikastetxeetako lan-poltsen kudeaketa bideratzen duena. Aplikazio hori berritu egin da, eta bertara sartzeko modua praktikak kudeatzeko edo Karrera Amaierako Proiektuak kudeatzeko berbera da.
Adi: GAUReko orrialde nagusira sartutakoan, erabiltzailea eta pasahitza sartu baino lehen, goian dagoen leihatilan "erabiltzaile mota" aukeratu behar da (Enpresa /Instruktorea ....).
Sartu LANBILA berrian.