UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Gipuzkoako Campusa

Azken eguneratzea: 2012/07/24

UPV/EHUk eskainitako plazen % 88,46 bete ditu matrikularen lehen astean

UPV/EHUk 2012-2013an ikasle berriak matrikulatzeko egin behar dituen sei deialdietatik lehenengoan, eskainitako 8.792 plazen % 88,46 bete dira. Hau da, matrikularen lehen astean, uztailaren 16tik 20ra arte, 7.338 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak eskaintzen dituen 68 graduetako lehenengo mailan.

Matrikularen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira gradu hauetan: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (gutxieneko nota: 9,720); Ingurumen Ingeniaritzan (gutxieneko nota: 8,630); Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntzan (gutxieneko nota: 8,300); Ingeles Ikasketetan (gutxieneko nota: 7,030); eta Historian (gutxieneko nota: 6,089). Beste hamar titulaziok eskainitako plazak beste ikasle dauzkate, baina ezin dira itxi, oraindik plaza guztiak bete ez dituzten beste titulazio batzuen itxaron zerrendan daudelako, eta, beraz, hurrengo deialdietan aldaketak egon daitezke.

Matrikularen bigarren epea atzo, uztailak 23, eta gaur izango da; hirugarrena uztailaren 26an burutuko da; laugarrena, irailaren 3 eta 4an; bosgarrena, irailaren 14an, eta seigarrena eta azkena, irailaren 24an.

2012/13 Ikasturteko ikasle berrien matrikulazioa

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa